Eguna modurik hoberenean hasi ahal izateko

gosari sanoa eta ongi osatua eskeintzen dizugu:

Gure bizkotxoa ekologikoan hazitako etxeko oiloen arrautzez egindakoa da. Kalitatezko irina eta oliba-olio birjina erabiliz era tradizionalean eta mimoz eginda.

Nafarroako abeltzainen behien ekoizpen integratutako esne osoa erabiltzen dugu.

AIDIN etxeko Mermelada, era artisauan egindakoak, hurbileko nekazariek ekoiztutako osagaiak erabilita gehienetan, Ororbian egindakoa, AMALUR etxetik gertu dagoen herrian.

“Mermelada naturalak dira, kontserbagarri eta koloratzailerik gabe. Kalitate oneko fruteekin egindakoa, kolpeak edota helduegiak dauden frutarik ez ditugu onartzen. Gainera azukre pixka bat eta limoi naturala zukutu berria.” (Inma Montosa – AIDIN)

Kaña azukre integrala eta bidezko merkataritzakoa kafe egin berria eztitzeko.

Panela edulkoratzaile oso indartsua da, azukre-kanabearen zukuak lurruntzean lortzen dena. Latinoamerikako herrialdeetan oso erabilitako azukre mota da, eta erabilera geografikoki gero eta handiagoa da, propietate ugari baititu. Azukrearen sekretua da guztiz naturala dela eta ez duela inolako prozesurik jasan.

Panadería Artesana de Arguiñarizen egindako Ogi integral ekologikoa

Ogi ekologikoa ekoizterako orduan kontuan hartzen dugun lehendabiziko gauza lehengaien kalitatea da: gari mota ezberdinak bilatzen ditugu, ez dugu inolako gehigarririk eransten, ama-orantza soilik erabiltzen dugu eta ez dugu inondik inora hartzidura prozesua bortxatzen. Bezeroek baldintza hauek onesten dituzte, hortaz gure produktuak belar-denda eta janari denda txikietan bakarrik eskura daitezke.

Lanean hasi aurretik funtsezkoa da hirina eta garia ongi aztertzea. Ogi on bat gari on batekin egin daiteke soilik. Horregatik, ogia egiten hasi aurretik hirinaren hondakinak, malgutasuna, oreka, proteinak, glutena eta hezetasuna aztertzen ditugu.” (Pan de Arguiñariz – Arginarizko ogia)

Baserriko ogi txuria , hau ere artisaua.

Bestelako produktuak ere tartekatzen ditugu, esatebaterako Legasako ardi gazta, urdaiazpikoa, jogurt artisaua eta abar, horiek guztiak ere kalitate handikoak dira, sasoiko fruituez gain.

Guzti hori gutzi bailitzan gure gosarian laranja zuku natural zukutu berria jarriko dizugu.