Pirinioetako mendebaldeko muturrean dagoenez, Nafarroaren kokapen estrategikoak mendi ibili anitz egiteko aukera ematen dio mendizaleari: ibilaldi lasaiak, igoerak, eta zailtasun handiagoko bideak arituentzat. Nafarroako bideek edertasun handiko natura-guneak zeharkatzen dituzte. Herri xarmangarriak, monumentu interesgarriak, edo ura ohiko protagonista duten paisaiak ezagutzeko parada izanen du ibiltariak.

Nafarroan bide balizatuak aurkituko dituzu. Hiru bide mota daude: Herribidea (ikur berdeak eta zuriak dituena, 10 km baino motzagoa) eta Ibilbide Laburra (ikur hori eta zuriak dituena, 10 eta 50 kilometro bitartekoa). Eskaintzan ere tradizio handiko beste bide batzuk ditugu: Donejakue bidea, natur bideak, eta ibilbide tematikoak, ziza, trikuharri edo usategiak ardatz dituztenak.

Hemen AMALUR etxetik gertuko ibilbideak aurki ditzakezu.