Etxauriko mendatean, 840 metroko altueran, errepidearen ondoko mahai panoramiko batek inguruko paisaia ederraren berri ematen digu: Iruñerria, Sarbil mendiko haitzak eta Erreniega mendia. Egun argietan Pirinioetako mendien silueta sumatzen da, baita hurbilagokoena ere: Arangoiti, Izaga, Elomendi, eta abar; gainera, Arga ibaia ikusten dugu gure oinetan, zereala, mahatsak eta gereziak -bertakoak ospe handikoak dira-  landatutako soroak ureztatzen.

Etxauri ibarra osatzen duten 8 herrietako jauregiak eta armarridun etxeak ikusten ibiltzeaz gain, eskalada gustuko dutenek paradisua dute hemen, maila guztietako 700 eskalada-bide baino gehiago baitaude Etxauriko paretetan.

Ba al zenekien…?

Nafarroako Paisaien Bidea. Ura eta Behatokiak. izeneko bidean hautatutako 35 baliabideetako bat da.