Panàtics elkarteak lurralde nazionalean dauden okindegien kalitateari buruzko ikerketa bat egin du berriki, La Ruta Española del Buen Pan 2017. Bertan, 80 okindegi onenak bildu dituzte, eta haien artean Argiñarizko Ogia dago, Nafarroako okindegi bakarra rankin honetan sartu dena. Espainia osoko 80 artisau onenak biltzen ditu rankinak. Elkarteak saritu nahi izan du nekazaritza ekologikoarekiko konpromisoa eta okindegiak duen kalitate handia.

Angel Riera okindegiko jabeak eskerrak eman ditu ogiaren ibilbidean sartzeagatik. Era berean, adierazi du sorpresaz hartu zutela berria. Izan ere, erosle misteriotsu batek bisitatu ditu Espainiako 500 okindegi inguru era anonimo batean. Ikusi gabeko katak egin dituzte eta ogiaren zortzi alor baloratu dira: krosta, mamia, zola, usaina, zaporea, kolorea, pisua, dastamena eta aurkezpena. “Okindegi txikia da gurea eta asko eskertzen dugu aitortza. Era berean, uste dugu Nafarroako okindegi artisau guztiei dagokiela saria”.

Horrez gain, artisauak nabarmendu du okindegi ekologiko bat izatearen garrantzia. “ Ohiko ogia baloratzen duen erakunde batek kontuan izan du ogi ekologikoa, eta ez ekologikoa delako, baizik eta duen kalitatearengatik”. Nafarroan sortu zen lehendabiziko okindegi ekologikoa izan zen Argiñarizkoa. Halaxe ziurtatu zuen NNPEK-k bere garaian, jatorri ekologikoa duten enpresak arautzen dituen erakunde nafarrak.

Urteetan zehar okindegia aldatu den arren, haien lan irizpideak berdinak izaten jarraitzen dute: kalitatezko lehengaiak, ore ama eta artisau lana. “Kalitatezko irina izatea ezinbestekoa da ogi ona egiteko, gainera gure elaborazioetan bakarrik erabiltzen dugu ore ama eta egiten ditugun ogi guztiak eskuz forma ematen diegu”. Gaur egun askoz gehiago saltzen duten arren, haien lan egiteko era oso artisaua da. Gaur egun, Nafarroan, Euskadin, Errioxan eta Aragoin saltzen duten batez ere.