Pasa den urriaren 31an enpresa batzuk martxan jarri genuen ekimenaren zozketa egin zen. Ekimen honetan gure etxean, AMALUR ETXEA, hiru asteburu pasatzeko saria eskeintzen genuen.

Zenbaki sarituak honakoak izan dira: 0567a, Iruñeko EZKIA TABERNAn banatuta,  2971a, Etxauriko RESTAURANTE SARBIL JATETXEAn banatuta eta azkenik 5007a, Ororbiako MERMELADAS AIDINn banatuta. Ekimen honetan AMALUR ETXEA eta NON NAHI KAMISETAK enpresek ere parte hartu zuten.

Lehendabiziko zozketan 3381 zenbakia atera bazen ere, txartela ez zen banatu eta bigarren zozketa bat egin genuen.

Zorionak guztioi!