Logelako ezaugarriak

Edukiera: Logela honek 90 zentimetroko bi ohe ditu.
Zerbitzuak: Logelak komun osoa, kalefakzioa, wifia eta telebista ditu.
Kokapena: Lehendabizo solairuan dago eta ez dago prestatuta mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat.

Salneurriaren barruan

Ostatua: Bi lagunentzako ostatua.
Zerbitzuak: Etxean ostatu hartzeak amankomuneko salak erabiltzeko aukera ematen dizu, bai bigarren solairuko irakurketa gela baita beheko solairuko egongela.

Logelaren izena

Ur gardenaren zurrumurruak, zuhaitzen hostoen artean irristatzen diren eguzkiaren izpiek, paisaia berde biziz margotzen duen argiak eta naturaren urrinak laguntzen dute leku hau Nafarroako ingurune ikusgarrienetariko bat izaten. Hori dela eta, natur erreserba izendatu zuten 1987an. Urederra ibaiaren iturburua, Lizarrako iparraldean kokatua, Urbasako gune karstikoan sortzen den akuifero baten irteera naturala da. Lur sakonetik azaleratzen den lehenengo irteera amildegi batean dago, 700 metroko altueran, mendigunearen hegoaldeko mugan. 100 metroko jauzi ikaragarria dago bertan, milioika urtean landutako harrizko anfiteatro ederra osatuz. Aurrerago, beste ur-jauzi batzuk ikusten ahal ditugu, elkarren segidan. Aipatzekoak ere turkesa koloreko ur putzuak, fenomeno karstikoak eratuak. Lur berezi hauetan, ura haitzen zirrikituetatik behin sarturik, behin eta berriz ateratzen da lur barrenetik. Ur hauen tonalitate berezia islatu nahi izan omen zuen ibaia "Urederra" izenez bataiatu zuen gizakiak, hitzak "ur ederra" esan nahi baitu. Uraz bestalde, aipatzekoa da natur gune honetako landaredia eta faunaren dibertsitatea: pagoak, haritzak, zumarrak, astigarrak eta hurritzak landaredian; eta putreak, sai zuriak, miruak, mirotzak eta beleak faunan.

Urederra bi ohe duen etxeko logela bakarra da, komun osoarekin eta egonaldi atsegina pasatzeko beharrezko erosotasun guztiekin.

Honi, AMALUR etxeak eskeintzen dituen zerbitzu guztiak gehitu behar zaizkio. Irakurketa gela bat eta telebista eta erabilera publikoko ordenagailua duen aisialdirarko eta gosaltzeko gela.

Honetaz gain, iharduera asko egiteko aukera ematen duen inguru paregabea.

  • Kalitatezko gosaria zonaldeko produktuekin
  • Herri zoragarri baten lasaitasuna eta atsedena landa hotel batean
  • Bertako gastronomiaz gozatzeko taberna eta jatetxe aunitz
  • Zure eskura kirol eta kultura iharduera aunitz egiteko aukera
  • Erkidegoaren hiriburutik hurbil, Iruñatik 14 kilometrotara
  • Garraio publikoa, bertako taxia eta autobus zerbitzua ordutegi ezberdinekin

 

Erreserba egin orain!!