Logelako ezaugarriak

Edukiera: Logela honek ohe bikoitza du, ohe gehigarria jartzeko aukerarekin.
Zerbitzuak: Logelak komun osoa, ohe gehigarria, kalefakzioa, wifia eta telebista ditu.
Kokapena: Lehendabizo solairuan dago eta ez dago prestatutamugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat.

Salneurriaren barruan

Ostatua: Bi lagunentzako ostatua. Ohe gehigarria nahi izatekotan, ohartarazi erreseba egiterakoan.
Zerbitzuak: Etxean ostatu hartzeak amankomuneko salak erabiltzeko aukera ematen dizu, bai bigarren solairuko irakurketa gela baita beheko solairuko egongela.

Logelaren izena

Edertasun basatia duen parke natural bat da, UNESCOk Biosferako erreserba izendatutakoa. 42.500 hektarea dituen eremua da, ia basamortuaren antza duena, eta bisitatzen den aldi bakoitzean harritzeko moduko sorpresak eskaintzen ditu. Nafarroako hego-ekialdean dagoen ikuskizun paregabea da, Tuteratikhurbil, itxura gordina eta ezatsegina badu ere, balio natural handiak gordetzen dituena. Errege Bardearen Natur Parkea paisaia erdi esteparioa da, milioika urtean zizelkatua higaduraren ondorioz. Pirinioetako gailurretatik soilik 70 kilometrora dago, eta Erriberako hiriburutik Tutera oso hurbil. Hiru eremutan banatzen da, honako hauetan, hain zuzen ere, iparraldetik hegoaldera: Plano, nekazaritza lurreko eremua, muino leunenak dituena; Bardea Zuria, argazkietan gehien ateratzen dena eta bisitatuena -bertan daude formazio nagusiak, Castildetierra eta Pisquerra, esaterako-. Eremu horretan ere tiro poligono bat dago eta, horregatik, hegazkin militarrak dabiltza; eta, azkenik, Bardea Beltza -bertan lurraldea iluntzen da eta inguruko baso bakarrak daude, aleppo pinuz eta sasiz osatuak-.

Bardeak etxeko logelarik handiena da. Ohe gehigarria duen logela handi bat, egonaldi atsegina pasatzeko beharrezko erosotasun guztiekin.

Honi, AMALUR etxeak eskeintzen dituen zerbitzu guztiak gehitu behar zaizkio. Irakurketa gela bat eta telebista eta erabilera publikoko ordenagailua duen aisialdirarko eta gosaltzeko gela.

Honetaz gain, iharduera asko egiteko aukera ematen duen inguru paregabea.

  • Kalitatezko gosaria zonaldeko produktuekin
  • Herri zoragarri baten lasaitasuna eta atsedena landa hotel batean
  • Bertako gastronomiaz gozatzeko taberna eta jatetxe aunitz
  • Zure eskura kirol eta kultura iharduera aunitz egiteko aukera
  • Erkidegoaren hiriburutik hurbil, Iruñatik 14 kilometrotara
  • Garraio publikoa, bertako taxia eta autobus zerbitzua ordutegi ezberdinekin

 

Erreserba egin orain!!