Logelako ezaugarriak

Edukiera: Bi lagunentzako logela, ohe bikoitza du.
Zerbitzuak: Logelak komun osoa, kalefakzioa, wifia eta telebista ditu.
Kokapena: Bigarren solairuan dago eta ez dago prestatutamugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat.

Salneurriaren barruan

Ostatua: Bi lagunentzako ostatua.
Zerbitzuak: Etxean ostatu hartzeak amankomuneko salak erabiltzeko aukera ematen dizu, bai bigarren solairuko irakurketa gela baita beheko solairuko egongela.

Logelaren izena

SAKONETA , itsasoan azaleratzen diren haitzak . Biotopo babestuaren erdialdean, alderdi zabal bati esaten diote Sakoneta: lurmuturra, baserria, hondartza, kala... Gaur egun ere, urte asko pasatuagatik, usain daiteke garai bateko gau-lana, ingu- ruko senaia txikiak lekukorik gabek o zamaketa jardunerako portu bi- hurtzen zituenak. Kontrabando horren ondorioz, kostaldeko beste leku batzuetan bezala, karabineroen etxea ezarri zuten inguruan, horre- la zapuztuko zutelakoan. Hemen ere, marea behera guztietan haitzak itsasoko azalean agertzen dira eta ia hirurehun metro irabazten diete urei, marea gora etorri ahala berriz ere desagertu arte. Landare eta animalia askoren babesleku -200en bat espezie sailkatu dituzte-, hai- tzalde horiek Europako handienak omen dira: ur azpian kostaldetik bost kilometrora iristen dira.

Gure etxeko logelen artean Sakoneta atseginenetariko bat da. Oso polita den logela, egonaldi atsegina pasatzeko beharrezko erosotasun guztiekin.

Honi, AMALUR etxeak eskeintzen dituen zerbitzu guztiak gehitu behar zaizkio. Irakurketa gela bat eta telebista eta erabilera publikoko ordenagailua duen aisialdirarko eta gosaltzeko gela.

Honetaz gain, iharduera asko egiteko aukera ematen duen inguru paregabea.

  • Kalitatezko gosaria zonaldeko productuekin
  • Herri zoragarri baten lasaitasuna eta atsedena landa hotel batean
  • Bertako gastronomiaz gozatzeko taberna eta jatetxe aunitz
  • Zure eskura kirol eta kultura iharduera aunitz egiteko aukera
  • Erkidegoaren hiriburutik hurbil, Iruñatik 14 kilometrotara
  • Garraio publikoa, bertako taxia eta autobus zerbitzua ordutegi ezberdinekin

 

Erreserba egin orain!!