Logelako ezaugarriak

Edukiera: Bi lagunentzako logela, ohe bikoitza du.
Zerbitzuak: Logelak komun osoa, kalefakzioa, wifia eta telebista ditu.
Kokapena: Bigarren solairuan dago eta ez dago prestatuta mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat.

Salneurriaren barruan

Ostatua: Bi lagunentzako ostatua.
Zerbitzuak: Etxean ostatu hartzeak amankomuneko salak erabiltzeko aukera ematen dizu, bai bigarren solairuko irakurketa gela baita beheko solairuko egongela.

Logelaren izena

Europako pagadi-izeidirik handienak kontuan harturik, bigarrena da Iratiko oihana, Alemaniako Oihan beltzaren atzetik. 17.000 hektarea inguruko gune berde handi-handi hori ia birjina da. Nafarroako ekialdeko Pirinioetan dago, mendiz inguratutako arro batean ( Ori, Abodi…), Pirinioetako Aezkoa eta Zaraitzu ibarren buruan. Iratiko oihana natur altxorra da, balio ekologiko handikoa, eta babes figura desberdinak daude han: Mendilatz eta Tristuibarteako natur erreserbak eta Lizardoiako erreserba integrala, besteak beste. Pagadi usuek, bazkalekuek, izeiek eta ur freskoek osatzen dute kolore biziak oparitzen dizkigun paisaia, urtaro berriarekin eraldatzen den ingurune paregabea. Sentsazio ugari eskainiko dizkizu hango oihanak: naturarekiko harremana bakardadean, pagoen eta izeien artean urak sortzen duen marmar basatia, Irati ibaiaren eta Irabia urtegiaren freskotasuna, basapiztien eta udazkenean eroritako hostoen hots iheskorra, basoko fruituen urrina eta Pirinioetako altxor hura estaltzen duen belar mantuaren leuntasuna. Hartu kamera eta mendi-botak, eta hasi ibiltzen basoa zeharkatzen duten bideetariko batean gaindi. Bi sarbide ditu Iratiko oihanak: mendebaldekoa Orbaitzetatik eta ekialdekoa Otsagabiatik. Han, gainera, Interpretazio Zentroa dago, abiapuntu bikaina eremuari eta inguruari buruzko argibideak jasotzeko.

Gure etxeko logelen artean izarretako bat dugu Irati. Oso polita den logela, egonaldi atsegina pasatzeko beharrezko erosotasun guztiekin.

Honi, AMALUR etxeak eskeintzen dituen zerbitzu guztiak gehitu behar zaizkio. Irakurketa gela bat eta telebista eta erabilera publikoko ordenagailua duen aisialdirarko eta gosaltzeko gela.

Honetaz gain, iharduera asko egiteko aukera ematen duen inguru paregabea.

  • Kalitatezko gosaria zonaldeko productuekin
  • Herri zoragarri baten lasaitasuna eta atsedena landa hotel batean
  • Bertako gastronomiaz gozatzeko taberna eta jatetxe aunitz
  • Zure eskura kirol eta kultura iharduera aunitz egiteko aukera
  • Erkidegoaren hiriburutik hurbil, Iruñatik 14 kilometrotara
  • Garraio publikoa, bertako taxia eta autobus zerbitzua ordutegi ezberdinekin

 

Erreserba egin orain!!