Logelako ezaugarriak

Edukiera: Bi lagunentzako logela, 1,40 metroko ohea duena.
Zerbitzuak: Logelak komun osoa, kalefakzioa, wifia eta telebista ditu.
Kokapena: Bigarren solairuan dago eta ez dago prestatuta mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat.

Salneurriaren barruan

Ostatua: Bi lagunentzako ostatua.
Zerbitzuak: Etxean ostatu hartzeak amankomuneko salak erabiltzeko aukera ematen dizu, bai bigarren solairuko irakurketa gela baita beheko solairuko egongela.

Logelaren izena

Ekain Deban (Gipuzkoa) dagoen leizea da, Goi Paleolitokoa. Ezaguna da batez ere Madeleine aldikoak diren labar-pinturak direla-eta. 1969ko ekainean topatu zituzten Rafael Rezabal eta Andoni Albizurik, Azpeitiako "Antxieta" kultura taldekideak zirenak. Benetako leizeak ez daude bisitarientzat zabalik, baina Zestoan koben erreplikak daude, non, pinturen kopiak ikusgai dauden. 2008an UNESCOk kobazuloak Gizateriaren Ondaretzat izendatu zituzten, Santimamiñe eta Altxerrirekin batera.

Gure etxeko logelarik txikiena, merkeena ere bai. Egonaldi atsegina pasatzeko beharrezko erosotasun guztiekin.

Honi, AMALUR etxeak eskeintzen dituen zerbitzu guztiak gehitu behar zaizkio. Irakurketa gela bat eta telebista eta erabilera publikoko ordenagailua duen aisialdirarko eta gosaltzeko gela.

Honetaz gain, iharduera asko egiteko aukera ematen duen inguru paregabea.

  • Kalitatezko gosaria zonaldeko productuekin
  • Herri zoragarri baten lasaitasuna eta atsedena landa hotel batean
  • Bertako gastronomiaz gozatzeko taberna eta jatetxe aunitz
  • Zure eskura kirol eta kultura iharduera aunitz egiteko aukera
  • Erkidegoaren hiriburutik hurbil, Iruñatik 14 kilometrotara
  • Garraio publikoa, bertako taxia eta autobus zerbitzua ordutegi ezberdinekin

 

Erreserba egin orain!!