AMALUR ETXEA , jatorrizko egitura mantenduz, goitik behera berritutako etxe zahar batean egindako landa ostatu familiarra da. Guztiz berrituta, gaur egungo erosotasunekin bere berotasuna mantentzen du.

Nafarroa bisitatu eta ezagutu ahal izateko toki paregabean dago: Urbasa eta Andia mendilerroak, Irantzuko Lurrak, Iruña eta, segurtasun osoz, esan dezakegu Nafarroa osoan ibiltzeko ibilbide luzeegiak egin gabe ongi kokatua.
Etxauritik atera gabe, herriak ere hainbat aukera eskeintzen ditu. Europako eskalada eskola garrantzitsuenetarikoa duen harkaitzeetatik ibilbideak edota zonaldeak babesten dituen hegazti ugari ikusteko aukera. Mendi ibilbide ezberdinak egiteko aukera, bailara inguratzen duten mendi gailurretara igoz. Gomendagarria da Otazu Upategia bisitatzea edo paseatzea, besterik gabe, herriak eskeintzen dituen toki zabal eta ikusgarrietatik, jauregiak ikusten edota taberna eta jatetxeren batean otordu batez gozatuz.

AMALUR ETXEAk oso erosoak diren 5 logela eta apartamentu bat eskeintzen ditu, guztiak bere komun osoarekin , Wifi zerbitzua, telebista, maitasunez apainduta. Etxeak ere amankomuneko gelak ditu: irakurri, idatzi edo lasai egoteko toki atsegina, non  zonaldeko eta bestelako informazioa dagoen, bigarren solairuan, eta gosariak, bilerak edo bestelako iharduerak egin ahal izateko beste egongela beheko solairuan, non telebista eta edonork erabiltzen ahal duen ordenagailua dauden.

Gure gosariak zaintzen ditugu eta horregatik kalitatezko eta aukera izanez gero, kilometro zero produktuak eskeintzen ditugu. Artisau mermeladak, gure oiloen arrautzez etxean egindako bizkotxoa, Argiñaritzeko ogi integrala eta ekologikoa, baserriko ogiaz egindako tostadak, bertako gazta, laranja zuku naturala, merkataritza justuko kaña azukrea edo panela, bertako ekoizleek egindako eztia…

Eguna hasteko modurik hoberena, gure inguruan egiten ahal dituzun iharduerei aurre egiteko.

 

AMALUR ETXEA, ongi tratatua izanen zaren lekua.