Gaztelugibel eta Ziudadela

Hiriaren hauspoak Ziudadelak eta hori inguratzen duen Gaztelugibel gerriko berdeak Iruñeko landare-hausporik handiena osatzen dute, eta badira, aldi berean, erreferentzia urbanistikorik garrantzitsuena ere. Arbolez eta larrez osaturiko 280.000 metro koadro dira, eta 1571 eta 1645. urteen artean Iruñearen defentsarako egin zen eraikin batean txertaturik daude. Bertako pabiloiak, lubanarroak, bastioiak, rebellinak eta glazisak toki publikoak dira […]