Zure zaletasuna hegaztiak behatzea denean, horrek txorizaleak horrenbeste ametsetan egiarazten dituzten aldizkari, liburu edota interneteko orrialdetan aspalditik ikusitako leku horretara eramaten zaituenean, maleta eta motxila prestatu ondoren, aurreikusitako helburura iristen zarenean ezin duzu utzi edoneren eskuetan zure egonaldia, eta laztanduko zaituzten izarak ornitologiaren usaiaz blai aurkitu nahi dituzu.

Ondoko zerrenda honetako ostatuetan ornitologiarekin bat egiten duten pertsonak aurkituko dituzu, bisitatuko duzun ingurua ezagutzen dutenak edota ingurune hori ezagutzen lagunduko zaituen pertsonarekin kontaktuan jarriko zaituztenak, ezarritako helburuak bete ahal izateko.

Gainera, ostatu hauetan espezialdutako luburu eta aldizkariak zure esku izanen dituzu, zure egonaldia atseginagoa izan dadin.

Hemen hautatu dira Nafarroan hegaztiei behatzeko dauden hainbat leku ideal. Leku horiek aukeratu dira honako hauengatik guztiengatik: hegazti interesgarri asko daudelako, behatzeko baldintza onak eskaintzen dituztelako, haietara aise iristen delako eta hegaztiei traba egin edo horiek arriskuan jarri gabe behatzea ahalbidetzen dutelako. Gainera, horiek guztiek beste natura balio asko eskaintzen dituzte (fauna, flora eta geologia), eta oso ederrak dira paisaiari dagokionez.

Leku horien multzoak praktikoki Nafarroan dauden hegazti espezie guztiak biltzen ditu urteko ziklo osoan.