ETXAURIKO EKONOMIA

Gure herria Iruñetik hurbil egotearen ondorioz, Etxauriko jende askok Iruñerriko lantegietan lan egiten du; hala ere, hiru ekonomia-sektoreek tokia dute oraindik ere Etxaurin.

Langileak Jarduera Sektorearen Arabera:

  • Nekazaritza: % 15,4
  • Industria: % 30,8
  • Eraikuntza: % 14,3
  • Zerbitzuak: % 39,6

 

Enpresak jarduera sektorearen arabera:

  • Nekazaritza: % 23,1
  • Industria: % 15,4
  • Eraikuntza: % 7,7
  • Zerbitzuak: % 53,8

 

Iturria: Caja España-ko Ikerketa Zerbitzua. 2008

NEKAZARITZA

Etxauriko nekazaritzan hainbat ezaugarri nabarmendu behar dira.

Nola ez, lehenik eta behin, gerezia azpimarratu behar dugu; fruitu horrek, izan ere, gure ibarra udaberri oro kolorez janzteaz gain, dirua ere ekartzen du, nabarmen gainera. Etxauribarrek 400.000 kilo inguru ekoiztu eta, gehienak, Orvalaiz kooperatibak merkaturatzen ditu (www.orvalaiz.com). Aurrera begira, erronka handi bat dago gereziaren inguruan argi eta garbi; hots, gerezia finkatu eta garatzea, gure ibarraren ezaugarri nabarmena izan dadin.

Etxauribar eta bertako gerezia (Tamaina 128Kb).

Gereziaz gain, mahastiaren garrantzia ere azpimarratu beharra dago. Mendez mende garrantzi handikoa izan da gure inguru hurbilean, eta esan daiteke ia erabat bazter utzia genuela Otazuko Jaurerriko Upelategiak 90eko hamarkadaren bukaeran 155 hektarea inguru landatu zituen arte (www.otazu.com); bidenabar, upelategia bera eta jaurerriko jauregiak ere zaharberritu zituzten.

Abeltzaintzari dagokionez, batetik, ardi-azienda nabarmendu behar da; Nafar arrazako 1.500etik gora ama baitaude molde estentsiboan. Gainera, herriko harategia hemengo haragiaz hornituta dago.

Bestetik, Sarbil mendian barna ibiltzeak, gain haietatik ikusten diren mendi-bazter ederrak eta ikuspegi zoragarriak gozatzeko aukera emateaz gain, Nafarroa osoko ekoizpen ekologikoari atxikitako behi-arraza pirenaiko garbiaren saldorik handiena ikusteko parada ere emanen digu. Azpimarratzekoa da Etxauriko azaleraren % 56,1 nekazaritza ekoizpen ekologikoari lotuta dagoela.

Ekoizpen ekologikoko nekazaritza azalerak Etxaurin. 2008 

Laborantzak Laborantza azalera
Fruta gozoa eta fruitu txikiak 0,82
Olibadia 0,08
Landu gabeko beste azalera batzuk 0,64
Larreak 399,68
Bazkalekuak 390,04
Oihan-artzain erabilera 0,28
GUZTIRA 791,54

INDUSTRIA ETA ERAIKUNTZA

Industria eta eraikuntzaren sektorea hogei bat enpresa txikiz osatuta dago, eta erdiak baino gehiago eraikuntza arlokoak dira.

Azpimarratu behar da 1928az geroztik artisautza-forjaketan diharduen Arbizu forjaketa artistikoaren tailerra eta, era berean, Otazuko Jaurerriko Upelategian ardogintzari lotuta dagoen industria.

ZERBITZUAK

Nekazaritza- eta garraio-zerbitzuko zenbait enpresaz gainera, eta antzerki-ikuskizuneko enpresa batez landara, Etxaurik zerbitzu hauek guztiak ere baditu: taxia; hiru alojamendu (Alojamenduak); bi taberna-jatetxe (Sarbil Jatetxea eta Denak Bat), ile-apaindegi bat, botika, eta denda bat (Adoain), elikagaien eta harategiko jangaien hornidurarako.

Laburbilduz, ekonomia dibertsifikatu samarra duen udalerria da, zerbitzuz ongi hornitua dagoena, bai kalitatez bai kantitatez, udalerriak duen tamainarako.