Ongi etorri Etxaurira. Etxauri Iruñerrian dago, mendebaldean, izen bereko bailararen iparrean. Etxauriko udalerriak bi toki ditu: Etxauri eta Otazu. Herria leku lasaia eta abegikorra da, eta bertaratzen direnak harriturik gelditzen dira begien aurrean duten naturaren handitasunagatik.
Ikustekoak dira Sarbil mendilerroko Santa Cruz tontorra eta bertako eskalada eskola, Nafarroan parekorik ez duena. Hor dituzte eskalatzaileek ia mila bide (El Kiriako, El Cantero, La Rueca, El Uso); ederra ere Etxauri mendi-lepotik dagoen bista: bailara osoa ikus daiteke, baita Iruñerria ere; eta eguna argia bada, urrutian bereiziko ditugu Pirinioak eta Moncayo mendia.

Gure kale eta plazetan – zabal eta lasaiak- paseoan ibiliz gero, antzinako dorreak eta oinetxeak ederretsiko ditugu, baita gure jendearen abegikortasuna ere. Horregatik guztiagatik leku ederra da Etxauri, bertakoendako eta bisitariendako.

Etxaurin ongi barneratu dira ohiturak, eta aberatsa da baliabide naturaletan: gereziak, ardoak, Iruñerriko arkumeak. Dena den, haren balorerik preziatuena natura bera da, eta bere handitasunean disfrutatuko dugu.

Edozein urtaro da ona etxauri bisitatzeko: negua eta udazkena Sarbil mendian edo Arga ibaiaren bazterrean ibiltzeko; ekaina herriko festetan gozatzeko, edo gure gerezi ederrak dastatzeko; eta udan igerilekuan lasaitu bat hartzeko, naturaz gozatu eta gero.
Eskalatzaileek aukera zabala dute, hain dira ugariak eta bariatuak bertako eskalada bideak.

Ongi etorri, bada; eta espero dugu web hau zuen gustukoa izatea, eta lagungarri izan dadila gure herria bisitatzeko.

  • Autonomi Erkidegoa: Nafarroa.
  • Herrialdea: Nafarroa.
  • Kategori Historikoa: Udalerria.
  • Kategori Administratiboa: Udala.
  • Barruti Judiziala: Iruña.
  • Merindadea: Iruña.
  • Eskualde Geografikoa: Etxauribar.
  • Populazioa 2016/01/01: 603 biztanle
  • Hedadura: 13,64 Km².
  • Altuera : 412 metro.
  • Iruñerako distantzia: 14 Kilometro.
  • Komunikazioak / Errepideak: NA-700 (Iruña – Lizarra) errepidean dago.
  • Jentilizioa: Etxauriarra.