Txakurrekin bizitzeko zortea baduzu, ziur uneren batean, planak egiteko, zure txakurra etxean uztea edo, txakurrarekin egoteko, planik ez egitea erabaki behar izan duzula, ezta?.

AMALUR ETXEAn ez duzu inolako arazorik izanen zure txakurrarekin ostatu hartzeko, bera ere zure bidaia lagun izan dadin.

Horregatik gure etxeak Dog Vivant erakundearekin batera lan egiten du eta gure bezeroen animaliak ere hartzen dituzten establezimenduen eskaintza oparoaren parte izan nahi dugu. Izan ere, guk ere Dog Vivant manifestua geurea egiten dugu.

DOG VIVANT MANIFESTUA

Hiri toleranteagoak eta txakurrekiko aisiarako egokiak sortzen lagundu nahi dugu. Eta ahalegin handiak egiten ditugu horretarako.

ERRESPETUZ

Dog Vivant batek animaliei beldur dien edo animaliak gustuko ez dituen jendea errespetatzen du. Bai eta batzuetan begirunea galtzen digutenean ere. Albiste on bat: munduan, denontzako lekua dago!

GIZABIDEZ

Dog Vivant bat bere txakurra sozializatzen eta hezten ahalegintzen da, eta badaki noiz dagoen leku publikoetara eramateko prest. Gogoan izan gutako baten jokaera oker batek denon irudiari egiten diola kalte.

HIGIENEZ

Gure ustez, oso argi utzi beharreko puntu bat da honako hau: Dog Vivant batek beti jasotzen du bere txakurraren “kaka”. Hari zor diogu, baina baita gure auzoko guztiei ere.

TOLERANTZIAZ

Halaber, ez zaizkigu haurren eta txakurren arteko konparazioak gustatzen. Batzuk gauza bat dira, eta besteak, beste bat. Desberdinak dira. Haiekin guztiekin bizitzen ikasi behar dugu, gizabidetik eta begirunetik.

SEN ONAZ

Ahal dugun gehiena gozatu nahi dugu gure txakurraz, baina egia da txakurrak zenbait planetan ez direla batere eroso sentituko. Bidaia luzeak, gaueko irteerak, jendetza handiak, oso giro zaratatsuak, muturreko tenperaturak… Horrelakoetan, hobe da txakurra etxean uztea, eroso eta seguru, senide, lagun edo konfiantzazko zaintzaile batekin.

ETA, BATIK BAT, ANIMALIEKIKO MAITASUNEZ

Irmo sinesten dugu, gizakion adimena eta gaitasun intelektualak animalienak baino handiagoak badira, gure zeregina dela haiek babestea eta errespetatzea… edo, behintzat, animaliak txarto tratatzeko edo gure nahierara erabiltzeko eskubidea dugula ez pentsatzea.

DOG VIVANT BAT ZARA? ONGI ETORRI!